XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Krisma (eczéma) balinbadu zure haurrak buruan, hau ez zaio demendrenik artatu behar.

Bertzenaz jinen zaio urthe-mina.

Azken gaitz hau higuingarrienetarik da.

Gorapenetan gachtatzen da eta berapenetan gordetzen, bainan sekulan ez kuntsumitzen.

Zizariekin dutelarik partida haurrek, huna zer sendagailu usatzen dituzten eskualdun amek.

Lehen bai lehen edanarazten diote haurrari zizari belar ura, edo berdin, baratchuri ura olioarekin nahasi-eta.

Gero ibil-arazten diozkate lephoan, bederatzi baratchuri chichtor, ari batian, arrosarioa iduri apailatuak.

Gaitz berarentzat, arras on omen dute ere, chilkuaren gainean atchikitzea ur eta izpirituan egositako kamomila, bero berua.

Charranpinaren sendagailua galdetu-eta, ez dut ihardeste han baizik ukan: Edan azkarki esnia.

Kokolotcha duenak behar omen du bizi den lekutik urrunsko aldatu, aire berri bat aurkitzeko gisan eta kafia edan ausarki.

Huna bertze sendagailu bat oraino, min berarendako.

Bare kurkuilu andana bat bil-azkitzu eta ezar, ongi azukreztaturik, irazteko baten gainean.

Laster bare kurkuilu heiek guziak hasiko dira halako kaurin baten kanporatzen.

Kaurin hura aski da haurrari, ur epel pichka batian irets-araztia.

Eta, ez othoi ari fu-zikinka.

Edari hori arras ona omen da eta haurrek ezpainak milikatzen omen dituzte chorta bat ere ez galtzeko.

Haur hainitzek, zonbait odol gachto eginarazten diozkate amari, izen gabeko eritasun hunekin erran nahi dut: Gau guziz ohea bustiz.

Chaharrek diote, aratsetan ez litazkela sekulan haurrak su-ilete batekin jostatzerat utzi behar, jostatze horrek dakarki duelakotz ochtion aipatzen nuen ondorio tzar hori.

Dena den, huna nola ikusi duten gaitz horri ihardokitzen.

Bazoazi hil-herrietarat eta artzen duzu azkenik arroturikako lurretik, ahur on bat.

Haurra oherat eramaitean, zure lurra erakusten diozu, erranez nondik duzun eta han ezartzen diozu sehaskako buhurdiaren azpian.

Hori bera maiz aski da, haurraren sendatzeko.

Zoin egiak diren ahatik hitz zahar hauk; Izitzea dela zuhurtziaren hastapena!.

Bertzalde errankizun bat bada, eritasun hori bentzutzeko aski dela, zonbait sagu urian egosi-eta, hola moldaturikako aragi salda zanka zanka klikatzea.

Bainan, ez zaut iduritzen egundaino nehor atrebitu dela holako zikinkeriaren iresterat.